lunes, 10 de noviembre de 2014

Lehengo hausnarketa eta emangarria

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia


Gure gizartean azken urteotan teknologia asko hobetu da eta honek komunikazioan zein influentzia izan duen ikaragarria izan da. Gaur egun komunikatuta egoteko baliabide asko ditugu. Alde batetik komunikabide klasikoak erabili ahal ditugu, adibidez telebista edo egunkaria. Beste alde batetik, internet eta sare sozialak erabiltzen ditugu, modu honetan komunikatzeko errazagoa da.

Hezkuntzan, bestalde, egon den aldaketa askoz txikiagoa izan da. Duela hogeita hamar urteko hezkuntza eta gaur egungo hezkuntza IKT-n ez da asko aldatu. Gaur egun teknologiaren jakinduria behar da, horregatik IKT ak klasean erabili behar dira klasean ikasleak teknologiarekin ohitura hartzeko. Baina IKT-ak ez dira helburu bat bezala erabili behar, baizik eta tresna bat bezala hezkuntza hobetzeko. Tresna asko erabili ahal ditugu adibidez, blogak materialak sarera igotzeko edo ikasleak lanak igotzeko edo mapa kontzeptualak ikasleak ideiak antolatzeko eta materialean sakontzeko.

Ondorio moduan ulertu dezakegu IKTak hezkuntzan sartzea aitzakia bat dela, hezkuntza metodoak ere XXI. mendera egokitzeko. Metodo berriak hezkuntzara egokitzeko teknologiak tresna egokia direla jakinda. Beti arduratsuak izanda teknologien erabileran eta argi edukita zein diren bete nahi ditugun helburuak.

5 Hitz gako

  • Gizartea
  • Informazioa
  • Komunikazioa
  • Teknologia
  • Hezkuntza

2 Galdera

  • Zer egin dezakegu zulo digitala gainditzeko?
  • Zertarako dira beharrezkoak IKT-ak eskolan?








 
 
 







No hay comentarios:

Publicar un comentario