AUTOEBALUAZIOA
IKTko teoria arlo honetan, nire burua
nahiko ondo ikusi dut. Teoriako klasean geundenean dena ulertzen nuen
teknologiak nahiko ondo daramatzadalako. Eta talde lanean aritzean, ere bai
nahiko ondo ikusi dut zeren eta, taldea ere bai ondo joan da. Nahiz eta IKTko
klase gutxi euki, aurkezpenetan ere asko ikasi dut ez bakarrik esaten
zutenarekin baizik eta talde gehienek programak eta metodologia desberdinak
erabili dituzte eta hori asko gustatu zait.
Nire taldeari erreparatuz, esan
beharra dago taldea berria izan dela, beraz gure artean ia ez genuen elkar ezagutzen, taldeak irakasleak egin
zituelako. Hasiera batean, uste nuen arazoak eukiko genituela gure artean ez
genuelako elkar ezagutzen ( lana nola egin, non gelditu, ados ez jartzea,...)
baina guztiz kontrakoa gertatu da. Talde lanan ondo aritu gara eta hasiera
batetik argi genuen nola egin behar genuela.
Lanen eta metodologiaren aldetik, esan
behar dut, ez dakidala aproposak edo desegokiak izan direnik, baina bai uste
dut beste era batera egin litekela arlo hau, edo behintzat, dinamikagoa eta
motibagarriagoa. Lehengo klaseak, irakaslearen teoria izan zen eta beste
hurrengo guztiak aurkezpenak izan ziren. Talde lanak eta auzkepenak egitea ondo
iruditzen zaizkit baina normala ez dena lauhilabete oso batean IKTko arloan
bakarrik aurkezpenak egitea eta lan bakar bat egitea.
Amaitzeko eta dena laburbilduz, IKTko
arloa gustokoa eta interesgarria iruditu
zait baina erabilitako metodologia ez zait egokia iruditu, zeren eta, IKTko
arlo hau oso zabala da eta aspektu, programak, lanak, informazioa,...lantzeko
asko dago eta ez dugu ezer ikutu.