jueves, 18 de diciembre de 2014

HAUSNARKETA

TALDEKO EBALUAZIOA

IKTko arlo honetan talde lana gehien sustatu dena izan da. Bi edo hiru teoria klaseak eman eta gero, talde lanari ekin genion. Irakasleak bosteko talde sortu zuen eta lan bat bidali zuen egiteko. Lanak, testu bat irakurtzea, ideia nagusiak atera, 5 hitz gakoak aurkitu, eskema bat sortu eta aurkezpen bat egitea zen.

Esan dudan moduan, taldea berria izan zen. Hasieran pentsatu nuen arazoak eukiko genituela planifikatzeko eta antolatzeko orduan baina erratu nintzen. Lehengo egunetik argi genuen zer egin behar genuen eta nola egin behar genuen. Lana zatika banandu eta gero bakoitza arduratu zen bere zati egiteaz eta horrela lana osoa sortu zen.

Aurkezpenari begira, nire ustez, nahiko ondo atera zen. Lehenengo eguna tokatu zitzaigun aurkezpena egiteko eta hori prestatzeko momentuan nabaritu zen beste taldeekin konparatuz. Nahiz eta denbora gutxi izan lana egiteko eta aurkezpena egiteko, ondo atera zitzaigun  bakoitzak argi zeukalako zer esan behar zuena. Nire burua ere bai nahiko ondo ikusi nuen eta oso lasai egin nuen auzkezpena. Beste aldetik gauza negatiboren bat esanez, aurkezpenean geundenean arazo batzuk euki genituen diapositiba batzuekin baina berehala konpondu genuen eta ez zen ezer gertatu.


Azkenik, laburbilduz, uste dut taldea ondo aritu dela nahiz eta berria izan. Lehenengo momentutik argi geneukan zer egin behar genuen taldekide bakoitzak eta horrek asko lagundu egin digu. Hala ere, denborarekin presaka ibili ginen aurkezpena lehenengo eguna geneukalako eta lehen esan dudan moduan, arazoren bat ekarri zigun denbora falta horrek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario