jueves, 18 de diciembre de 2014

Jarduera fisikoren garrantzia umeetan...



HAURTZAROAN ( elikadura eta jarduera fisikoa)

Gaur egungo umeek eduki kaloriko handia duten produktu eta janari ugari eskura dauzkate. Umeei asko gustatzen zaizkie hanburgesak, saltxitxak, pizzak, izozkiak edota gozokiak.Baina elikaduraz gain, badira beste faktore batzuk ere, umeetan obesitatea ekar dezaketenak hala nola, jarduera edo ariketa fisiko eskasa egitea. Gaur egungo teknologia (bideojoko, ordenagailu jolasak, internet edo telebista)erruagatik, umeak eskolatik heltzean orduak eta orduak pasatzen dute sendentarismoa sustatzen.


Bi faktore hauek, elikadura osasungarria ez egitea eta egunero ariketa fisikoa ez praktikatzea haurretan eraginak zuzenak dauzka. Horren ondorioz, eskolak arazo honi hasi dira aurre egiten. Irakasgai bat planifikatu dute ikasleentzat elikagaiak ezagutzeko, zer jaten duten jakiteko,...eta ez hori bakarrik, jantokiko menuetan hasi dira janari garbi eta osasuntsu batekin lan egiten. Honekin, egunero gizentasunaren portzentajea jeisteko eta aurre egiteko arazo honi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario