jueves, 18 de diciembre de 2014

kontuz obesitatearekin!!!

Obesitateari buruz informazio labur bat ustez dizuet gaixotasun honi buruz gehiago ezagutzeko:

Gizentasuna, gorputzean gantz gehiegi izatearen ondorioz sortzen den gaixotasun kronikoa da. Hau da, behar baino kaloria gehiago hartu eta behar baino kaloria gutxiago erretzea da.

Gizentasunaren zergatiak hainbat izan daitezke. Alde batetik, jatorri genetikoa izan dezake. Bestalde, nerbio-sistemaren, sistema endokrinoaren eta sistema metabolikoaren portaeragatik.

Obesitatearekin batera beste hainbat gaixotasun desberdinak sortu ahal ditu, hala nola: Diabetes II mota, Hipertentsioa,  Hiperkolesterolemiak,Minbizi mota batzuk, besteak beste.
Horregatik, obesitateak prebentzioa garrantzia handia du. Edota tratatzeko kanpainek haurtzarotik bertatik,etorkizunean gaixotasun horien agerpena ahul dadin eta,horrekin batera, bizi itxaropena eta kalitatea hobe daitezen.

Gizentasun mota bi bereizten dira:
  •     Gizentasun exogenoa: Txarto elikatzen diren pertsonak. Hau da, argaltzeko ezer egiten duten pertsonak eta dieta desoreka daramaten pertsonak dira.

  •     Gizentasun endogenoa: Metabolismoan alterazioak dira. Pertsona batzuek, janari gehiegi ez dute jaten eta hala eta guztiz ere, lodiak daude edo lodiak jarraitzen dute. Hau gertatzen da, bere metabolismoa horrela delako eta hori aldatzeko medikamenduen laguntza behar dute eta ahalegin handiagoa egin behar dute.

Gizentasuneko sintomak oso nabariak eta begi bistan daude. Gantza pilatzen denez, gorputz osoan bolumena handiagotu egiten da; zangoak eta besoak potolotu egiten dira, sabela handiagotu egiten da eta aldakak zabaldu. Aurpegia biribildu egiten da, larruazalak itxura berezia hartzen du (distiratsua eta tirantea), eta kokotsaren azpian gantza pilatzen da (lepo lodia). 






No hay comentarios:

Publicar un comentario