jueves, 18 de diciembre de 2014

HAUSNARKETA

AUTOEBALUAZIOA

IKTko teoria arlo honetan, nire burua nahiko ondo ikusi dut. Teoriako klasean geundenean dena ulertzen nuen teknologiak nahiko ondo daramatzadalako. Eta talde lanean aritzean, ere bai nahiko ondo ikusi dut zeren eta, taldea ere bai ondo joan da. Nahiz eta IKTko klase gutxi euki, aurkezpenetan ere asko ikasi dut ez bakarrik esaten zutenarekin baizik eta talde gehienek programak eta metodologia desberdinak erabili dituzte eta hori asko gustatu zait.
Nire taldeari erreparatuz, esan beharra dago taldea berria izan dela,  beraz gure artean ia ez genuen  elkar ezagutzen, taldeak irakasleak egin zituelako. Hasiera batean, uste nuen arazoak eukiko genituela gure artean ez genuelako elkar ezagutzen ( lana nola egin, non gelditu, ados ez jartzea,...) baina guztiz kontrakoa gertatu da. Talde lanan ondo aritu gara eta hasiera batetik argi genuen nola egin behar genuela.

Lanen eta metodologiaren aldetik, esan behar dut, ez dakidala aproposak edo desegokiak izan direnik, baina bai uste dut beste era batera egin litekela arlo hau, edo behintzat, dinamikagoa eta motibagarriagoa. Lehengo klaseak, irakaslearen teoria izan zen eta beste hurrengo guztiak aurkezpenak izan ziren. Talde lanak eta auzkepenak egitea ondo iruditzen zaizkit baina normala ez dena lauhilabete oso batean IKTko arloan bakarrik aurkezpenak egitea eta lan bakar bat egitea.


Amaitzeko eta dena laburbilduz, IKTko arloa gustokoa eta interesgarria  iruditu zait baina erabilitako metodologia ez zait egokia iruditu, zeren eta, IKTko arlo hau oso zabala da eta aspektu, programak, lanak, informazioa,...lantzeko asko dago eta ez dugu ezer ikutu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario